Aparteko ordainsariaren ordainketa: Eusko Jaurlaritzak bidalitako informazioa
Ekain honetan bertan ordainduko da 2012ko abenduaren aparteko ordainsariaren hirugarren laurdena.
Gobernu Kontseiluak aste honetan onartu egin du 2012. urteko abenduari dagokion aparteko ordainsariaren hirugarren laurdena ekain honetan bertan ordaintzea. Neurri honek eragiten die 2012ko uztailaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitarteko aldian Euskal Administrazio Publikoaren sektore publikoaren zerbitzura egon ziren langile guztiei.













