“Ikerkuntzako diru-laguntzak AECCn” informazio-saioa

Datorren  ekainaren 19an, AUO Santiagoko areto nagusian 13:00etan, AECC minbiziaren ikerkuntzari buruzko diru-laguntzen informazio-saioa emango dute.

Bertara joan nahi baduzue, mesedez, baieztatu asistentzia posta elektronikoz ekainaren 16 baino lehen hurrengo helbidera: bioaraba.hua@osakidetza.eus, berorretan, izen-abizen eta zerbitzuaren berri eman behar duzue.