Araba ESI Eskuen Higienearen Mundu Egunean

Araba ESIk, «Bizitzak salbatzen dituzten segundoak. Garbitu eskuak» OMEren lelopean, osasun langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higienearen praktika onak mantentzeko eta hobetzeko dagoen beharraren inguruan

lavado manos

Datorren maiatzaren 5ean Eskuak Garbitzeko Munduko Eguna ospatzeko, Araba ESIk profesionalak sentsibilizatu nahi ditu eskuak behar bezala garbitzearen garrantziaz. Horretarako, gure erakundeko profesionalek eskuen higiene on baterako jarraitu beharreko 6 pausuei buruzko bideo batekin.

Halaber, kartelak banatzen ari dira unitateetan, osasun-arretarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko, eskuen higiene egokiari eutsiz.

Kanpaina honen helburua osasun-langileek eskuen higienearen-praktikak une egokian eta modu egokian hobetu eta mantentzeko beharraz kontzientziatzea da, osasun-zentroetan hilgarriak izan daitezkeen infekzioen hedapena murrizten laguntzeko.

2005ean OMEk Pazienteen Segurtasunean lehendabiziko mundu erronka abiarazi zuen, “Lean Kare if Safer Care” (Arreta garbia arreta ziurragoa da), pazienteen segurtasunean nahitaezko eta oinarri sendoa duen infekzioen kontrola unibertsalki aztertzea lortzeko helburuaz, eta halaber, eskuen higieneak jokatzen duen funtsezko paperaz jabetzeko, zehazki, osasun arretari lotutako infekzioen murrizketan.

Araba ESIk eskuen higiene egokia sustatu nahi du, alegia, neurri sinple eta eraginkor honen bidez osasun arretarekin erlazionatutako infekzioak murrizteko eta halaber, jokabide eta kultura aldaketa sorrarazi nahi du pazienteen segurtasunari dagokionez.