Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Plana

Planak Osakidetzaren barne- eta kanpo-eremuan berdintasuna sustatzeko 100 ekintza jasotzen ditu

Osakidetzak bere Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartu du. Planak, herritarrei zuzendutako jarduketetan berdintasunaren printzipioa eta genero-ikuspegia integratzeaz gainera, Osakidetzaren barne-eremuan berdintasuna sustatzen lagundu nahi du.

Dokumentuak 20 ardatzetan egituratzen diren 100 ekintza ditu, eta horiek zerbitzu-erakunde guztiak inplikarazten dituzte. Ekintza horiek Osakidetzan eginiko Berdintasun Diagnostikoan oinarrituta ezartzen dira; diagnostikoak erakundearen berdintasun-egoera islatu eta berdintasuna sustatzeko lehentasunezko jardun-arloak jasotzen ditu. Helburu nagusietako batzuk soldata-arraila murriztea, zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia handiagoa lortzea eta ikerketa-jardueran emakumeen parte-hartzea sustatzea dira.