Araba ESI Esku Higienearen Mundu Egunean

Araba ESIk, OMEren “Erizaintza eta emaginak, arreta garbia. Zure esku dago ” goiburupean, osasun-arloko langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higienerako jardunbide egokiak hobetu eta mantendu beharraz

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Pazienteen Segurtasunerako Save lives: Clean Your Hands programaren esparruan, maiatzaren 5ean urtero ospatzen da, 2009. urteaz geroztik, Osasun Arretako Eskuen Higieneko Munduko Jardunaldia.

OMEk infekzioen prebentzioan eta kontrolean egindako ekarpena aitortzeko, eta erakunde horrek berak 2020an sustatutako kanpainaren ildo beretik, “Erizaintzako eta emaginetako profesionalen nazioarteko urtea” izendatu da.

Gaur egun dugun egoera kontuan hartuta, garrantzitsua da gogoratzea eskuen higienea dela mikroorganismoen hedapena murrizteko eta infekzioak prebenitzeko neurri eraginkorrenetako bat, SARS-CoV-2 koronabirusak eragindakoa barne.

Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuak animatzen zaituzte eskuen higienea egiten jarrai dezazuen; izan ere, orain inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da pandemia hori guztion artean geldiarazteko.