Osakidetzak “Kerik gabeko XXI. astea” ospatuko du

Maiatzaren 25etik 31ra, “Zein ederra den kerik gabe bizitzea!” lelopean. Osakidetzak “Kerik gabeko XXI. astea” ospatuko du

Urtero bezala, maiatzaren 31n Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako Tabakorik Gabeko Mundu Egunarekin bat eginez, Osakidetzak Semfyc-ek proposatzen duen Kerik gabeko astea ospatzen du “Zein ederra den kerik gabe bizitzea!” leloarekin.

Aurten, Covid-19 izurriteak eragiten dizkigun mugikortasun-murrizketak eta mugak direla eta, parte-hartzea modu digitalean egingo da. Horretarako, inkesta interaktibo bat egin da. Epea maiatzaren 31n amaituko da.

Helburua da herritarrak tabakoak sortzen dituen arazoez sentsibilizatzea eta Osakidetzak eskaintzen dituen tratamenduen eskaintzaren berri ematea. Aurten, Covid-19 pandemiarekin bat etorri da, arrazoi gehiagorekin, tabakoa arrisku-faktorea baita.

Kerik gabeko asteko inkesta