Araba ESIako Ikerkuntzako Batzorde Etikoa

Ikerkuntzako Batzorde Etikoak ikerketa biomedikoko proiektu batean parte hartzen duten pertsonen eskubideen, segurtasunaren eta ongizatearen babesa zaintzen du
Ikerketa biomedikoko proiektu bateko parte-hartzaileen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea zaintzeaz arduratzen den organo independente bat da, eta printzipio metodologikoak, etikoak eta lege-arlokoak egoki aplikatzen direla bermatuta.
Pertsonekin egindako edozein ikerketa-proiektutan medikamentuak, produktu sanitarioak edo bestelako esku-hartzeak erabiltzen badira, edo historia klinikoak berrikusten badira ikerketako helburuarekin, pazienteen datuak biltzen badira edo lagin biologikoak erabiltzen badira. Ezinbestekoa da batzordearen aldeko txostena izatea proiektua hasi aurretik.
Batzordearen osaera diziplina anitzekoa da; profesional sanitarioak eta ez-sanitarioak daude, eta, horien artean, pazienteen interesen ordezkari baten parte-hartzea nabarmentzen da.
- Ikertzaileen prestakuntza egokia den eta proiektua egingarria den ebaluatzea.
- Alderdi metodologikoak, etikoak eta lege-arlokoak haztatzea, baita ikerketa-proiektuan parte hartuko dutenen arrisku eta onurak ere.
- Alderdi metodologiko, etiko eta lege-arlokoei buruzko orientazioa ematea ikertzaileei, baita ebaluazio-prozeduran ere.
- Printzipio etikoak errespetatzeko berme publikoa ematea, ezinbesteko baldintza ikerketaren emaitzak argitaratu ahal izateko.
- Ikerketako parte-hartzaileen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea bermatzeko egin diren proiektuen jarraipena egitea.
- Ikerkuntzako Batzorde Etikoa (IBE): osasun-laginak eta/edo -datuak dituzten ikerketa-proiektuak ebaluatzeko akreditatuak. Araba ESIako batzordea mota horretako batzordeari dagokio.
- Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (mIBE): medikamentuekin eta/edo produktu sanitarioekin egindako ikerketa klinikoa ebaluatzeko akreditatuak. Euskadin, mIBE autonomiko akreditatu bat dago eginkizun horiek betetzeko eta zentro anitzeko ikerketa-proiektuak ebaluatzeko.
Euskadin zereginen banaketa honako hau da:














