Bi berdintasun-erreferenteren eginkizunen deialdia Araba ESIan

Araba ESIan berdintasunaren alorreko bi erreferenteren eginkizunak betetzeko deialdia argitaratu da, eta lanaldiaren % 30eko dedikazioa izango dute

Araba Erakunde Sanitario Integratuko bi pertsona erreferenteen eginkizunak izango dira Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Planaren ezarpena koordinatzea, planaren hedapenean parte hartzea, Berdintasunerako Batzorde Teknikoan parte hartzea eta planaren garapenaren jarraipen- eta ebaluazio-txostenak aurkeztea.

Berdintasuneko bi erreferenteren eginkizunak betetzeko deialdia Araba ESIako Intranetean argitaratuta dago.

Aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, bihartik aurrera, 2021eko maiatzaren 26tik aurrera.