Araba ESIk 2019ko Kudeaketa Plana aurkeztu du
Araba ESIk aurtengo Kudeaketa Plana aurkeztu du martxoa eta apirilean zehar egin dituen bost saioetan
Kudeaketa Plan hau osatzeko erreferentzia moduan hartu dituzte 2017-2020ko Osakidetzako Proiektu Estrategiko eta Erronkak, Kontratu Programa, 2018ko Kudeaketa Plana, Kudeaketa Aurreratuko Eredua, hala nola asebetetze inkestetan lortutako informazioa, World Kafea, Erizain Open Space, etab.
Egitasmo berriaren helburu nagusienen artean aurkitzen da kalitate asistentziala hobetzea, integrazioa, zeharkakotasuna, proiektu funtzionala, Gida-Plana, osasun antolakuntza hobetzea, Funtzionamendu Gastuaren Kudeaketa eta Pertsonalaren Gastuaren Kudeaketa.
Antolakuntza eta kudeaketa eredua planifikazioan, parte hartzean, gardentasunean, ebaluazioan, etikan eta kooperazioan oinarrituta dago eta eraginkortasunera, efektibitate eta konfiantza publikora bideratuta.
Araba ESIk lanean jarraituko du etengabeko aurrerakuntza kudeaketa sisteman, informazioaren segurtasunean, aginte koadroetan, kalitate eta segurtasunean, baita ingurumen kudeaketa hobetzeko ere, eta nola ez, gizarte erantzukizun korporatiboan, pertsonen segurtasunean, kudeaketa akordioak garatuaz. Gainera, euskararen erabilera bultzatzeko ahaleginean jarraituko du eta Bikain Kalitate Linguistikoaren Ziurtagiri maila ertaina lortzeko ahaleginak egingo ditu.



























