Araba ESIk bere 2018ko emaitzak aurkeztu dizkie tarteko agintariei

2018 memoria-aurrerapena ikusi

Araba ESIko Zuzendaritza taldeak 2018ko ekitaldiko emaitzak aurkeztu zizkien tarteko agintariei joan den otsailaren 22an, ostirala, AUO Santiagoko ekitaldi aretoan

Urteko memoria tresna ona da urtean zehar egindako lana aurkezteko. Memoria hori osatzeak ahalbideratzen du lortutako helburuak eta aurrerapenen berri ematea, horizontea barrundatzen laguntzen du eta ebaluazioren ondoren sortutako hausnarketatik hobekuntza aukerak diseinatzea bultzatzen du.

Ekitaldi horretan, Araba ESIko Zuzendari-gerenteak ongietorria eman ziona, bertaratuek 2018ko Memoriaren aurrerapena jaso zuten. Jesus Larrañagak Kudeaketa planaren egitasmo estrategikoen eta erronkei buruz hitz egin zuen eta haren ebaluazioaz, baita Kontratu programari buruz eta Euskaliteko kudeaketa aurreratuaren ereduan oinarritutako kanpo ebaluazioaz.

Jarraian, Nerea Gutiérrezek, Erizaintzako Zuzendariak, jarduera eta prozesu asistentzialei buruz hitz egin zuen, bereziki BPSO programan zentratu zen (Zainketako praktika onen ezartze programan) eta EEAK kontsultetan (Erizaintzako Eskaerari Arreta Kontsultan) beste gai batzuen artean.

Ondoren, Amaia Sáenz de Ormijanak, Arreta Integratuko Zuzendaritzako erizain ondokoa, Lehen Mailako Arretako emaitzei, integratuko prozesu asistentzialei egin zien erreferentzia eta azpimarratu zuen Araba ESIk “Kerik gabeko erakunde sanitarioen Euskal sarearen” auditorian lortutako zilarrezko ziurtagiria.

Zuzendari Medikoak, Enrique Gutiérrez, ospitaleko jarduera asistentzialari eta prozesuei buruz hitz egin zuen, eta Araba ESIk egindako hainbat asebetetze inkesten emaitzak ezagutzera eman zituen.

Segurtasun klinikoaren emaitzei buruzko azalpena Inma Morazaren kontura joan zen, Pazientearen Segurtasunaren erreferentea, zeinak hitz egin zuen gorabeheren kudeaketa eta ondorio kaltegarriei buruz eta urtean zehar egin diren hainbat kanpainei buruz.

Ikasketa buruak, Eduardo Fernández, joan den urtean gure erakundea aukeratu zuten egoiliarren Ate irekien jardunaldiko emaitzak zehaztu zituen. Horrezaz gain, gure ESIri gehitutako irakaskuntzako ziurtagiri berriak eta saio  kliniko orokorretan eman den euskararen presentziaren handitzea azpimarratu zituen.

Berrikuntza eta ikerketaren inguruan hitz egin zuen Bioarabako Zuzendari zientifikoak, María Ángeles García Fidalgo, honek 2018ko mugarriak aipatu zituen: OII Bioaraba osatu, Plan Estrategikoa, Berrikuntza eta ikerketa jardunaldiak, BerriTantak berrikuntza saioak eta berrikuntza eta ikerketan egindako proiektuak.

Pertsonen zuzendariak, Javier Pedrosa, urtean zehar egindako langileen kontratazio handitzea aipatu zituen, hala nola langileen alorrean zalantzak argitzeko eta informazioa eskatzeko lagundu plataformaren arrakasta, online, halaber, aipatu zituen hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten langileen kopurua handitzea eta Araba ESIko profesionalek jardunaldietan eta kongresuetan izandako parte hartze handiaren inguruan.

Gastuaren banaketa, kontrola eta eboluzioari buruzko azalpena Fernando Encinarri egokitu zitzaion, Araba ESIko Ekonomia eta Finantzietako zuzendaria; honek lanetan eta tresnerietan egindako inbertsioa azpimarratu zituen bai Lehen Mailako Arretan zein arreta ospitalarioan.

Ekitaldia amaitu zen Zuzendaritza taldeak erakunde hau osatzen dugun pertsona guztiei zuzendutako esker onarekin egindako ahaleginagatik.