OEEren 29. Osasun Biltzarra

Osasungintza berria? Bere jardunetik ikasten duen osasun-sistema

Azken hamarkadan tresna oso indartsu bat sortu da: osasun-jardueraren digitalizazioa. Baina, oraingoz, ez dakigu nola aprobetxatu tresna horrek duen ahalmen guztia. Egunero elikatzen dugu milaka daturekin, baina kasu gehienetan sistema informatikoan geratzen dira inork erabili gabe. Nola atera atarramentua gure osasun-praktika hobetzeko?

Hiru mahai-inguru eta tailer bat izango dugu:

  • Ezagutza sortzen: frogetan oinarritutako praktikatik, praktikak sortutako frogetara
  • Praktikaren egokitasuna
  • Adituen eta gizartearen arteko harremanak
  • Tailerra. Depreskripzioa: gutxituz gehitu

Egitaraua ikusi