Araba ESIko Ezagutzaren Unitateko bilera GEU Elkartea eta Oihanederrekin

Araba ESIko Ezagutzaren kudeaketako Unitatea Formazioa eta Euskara Zerbitzua biltzen ditu. Unitate honen erreferentea, Rosa Valverde, euskara arloko profesionalez lagundurik, urtarrilaren 24an Oihaneder Euskararen Etxeko eta GEU Elkarteko dinamizatzaileekin bilera egin zuten, Montehermoso Kulturunean.

Bileraren helburua, Araba ESIko errealitatetik abiatuta komunikazio eta elkarlana bultzatzeko mekanismoak ezartzea izan zen, gure Erakundeko II. Erabilera normalizatzeko planaren zabalkundea egin asmoz.

Bilera horretan Araba ESIn bi tailer bideratzeko aukera aztertu zen. Bata euskaraz dakiten pertsonentzat; baina, arrazoi ezberdinengatik komunikazioa euskaraz bideratzeko zailtasunak dituzten horiei zuzendutakoa; eta bestea, euskararen erabileraren inguruan jokabide aldaketan eragiteko.

Tailer hauekin, beste gauza batzuen artean, euskararen ezagutza dutenei estres linguistikoa ekiditeko erramintak eskaintzea lortu nahi da.

Bilera probetxugarria izan zen. Helburu zabalagoak zedarritu ahal izan ziren eta gainera, ikuspegiak elkar banatu ahal izan ziren, eta hainbat plangintzarako bidea eraiki gure erakundeari berrikuntza aukerak eskainiko dizkionak.

Ezagutzaren unitatetik informazio zabaltzen ahaleginduko gara.

Araba ESIko Ezagutzaren kudeaketako Unitatea