‘5 minutuko pilulak’: Euskararen osasuna zainduz
Ezagutzaren Kudeaketaren Unitatean kokatua dagoen euskara zerbitzutik, bor-bor proiektuaren baitan sartzen den (Hizkuntzak piztu leloa bultzatuz) ekimenaren berri eman eta zabaltzea eskatu nahi dizuegu.
Hilabetero,urtarriletik hasita buletin txiki bat helaraziko dizuegu (abuztuan izan ezik) Ezagutza pil-pilean izeneko 5minutuko pilulak.
Pilula horren helburua Euskararen inguruko zalantza txikiak, gramatika, hiztegia, lehen hitza euskaraz nola eman adieraztea, telefono harrerak nola bideratu ditzakegun, hitzorduak, eskaerak eta abar lantzea; bide batez Euskal Herriko usadioak ezagutzeko eta esaerak indartzeko hainbat aipamentxo eskaintzea. Buletin hau zure korreora iristea nahi baduzu, idatzi mesedez honako helbide hoetara:
BUZON.ArabaESIEuskara-Zerbitzua@osakidetza.eus













