Araba ESIko Mendialde eta Lautadako zentroen Adinekoen Arreta Programaren Pilotajea

Araba ESIko Lautadako eta Mendialdeko LMAU-ko profesionalek hartu zuten parte Adinekoei Arreta Programaren pilotajean pasa den urtean,  herritarren  kopuru handia lortuz.

Programak profesionalen esku jarri nahi du adinakoen baloraziorako dimentsio  anitzeko sistema bat; izan ere, egungo gomendioak ditu oinarri eta funtzionaltasuna lehenestu du.

Kanpezu, Maeztu eta Bernedoko (Arabako Mendialdeko LMAU) eta Alegriako eta Aguraingo (Arabako Lautadako LMAU) osasu zentroetako programa pilotuan erizaintzako eta medikuntzako 12 profesionalek hartu dute parte.

97 paziente-laginketa jorratu dute kupo hauetan barne sartutako 70 urtetik gorako 1300 paziente inguruan eta 66 bati egin dizkiote balorazioak. Pazienteak bereganatzea ez da batere konplexua izan;  landa-eskualdeko profesionalak ezagunak izateaz gain bere pazienteekiko konfidantzazko harremana ere badaukatelako.

Datuen erregistroa sinplea da erizaintzako eta medikuntzako profesionalentzat eta esperientzian parte-hartzea positibotzat ematen dute.

Pazienteentzat positiboa izan da; izan ere, arreta eta kontrol handiagoa somatu dute eta beraien onerako ikusten dute.

Abantailen artean honako hauek aipatu behar dira:

  • Arreta integratuagoa lortze aldera, erregistroen sistematizazioan profesionalari laguntzea.
  • Adinakoen egoera ezagutzeko bide ematen du; baita kupoaren ezaugarrien modura jarduerak egiteko ere.