EHUko Uda Ikastaroak: “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa”

Maiatza eta iraila artean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVI edizioaren barruan.

Ziklo horri Osakidetzak diru-laguntza emango dio, UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioarekin egindako hitzarmen baten bidez. Gaiari dagokionez, zabala eta anitza izango da profesional sanitarioen prestakuntza eta eguneratzeari begira antolatu den ziklo hau, eta 16 ikastaro ditu.

Izena emateko epea zabalik

Osakidetzako profesionalentzako DIRU-LAGUNTZA

Osakidetzako profesionalei, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza zikloko edozein jardueratan parte hartu nahi izanez gero, %75eko deskontua egingo zaie matrikulan.

Deskonturako eskubidea nahi duenak, inskripzio-orria bete eta inprimatu ondoren eta bere zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzaren sinadura eta zigilua lortu ondoren, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundaziora bidali beharko du.

Matrikula

a) Matrikula online egiteko aukera izango da, UPV/EHUko Uda Ikastaroen aplikazio informatikoaren bidez. Izen-emate prozesuan agertzen den dokumentua inprimatu beharko da Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilatu ahal izateko. Ondoren aplikazio horren bitartez bidali beharko da.

Zikloaren egitaraua: Ikastaro bakoitzaren fitxan agertzen da matrikula egiteko esteka.

Uda Ikastaroen Web orria: www.uik.eus

b) Nabigatzaileak web-orriaren bistaratze zuzena baimentzen ez duen kasuetarako (Microsoft Explorer nabigatzailearentzat optimizatutako orrialdea, 8.0 ondorengo bertsioa), zikloaren egitaraua eta matrikularen inprimakia, betetzeko eta inprimatzeko, esteka hauetan daude:

Zikloaren egitaraua

Matrikularen inprimakia

Kasu honetan, inskripzio inprimakia Uda Ikastaroetara bidaliko da, Pertsonaleko Zuzendaritzak sinatu eta zigilatu ondoren. E-posta bidez (uik@uik.eus) edo posta arruntaz: UPV/EHUko Uda Ikastaroak – Miramar Jauregia – Mirakontxa Pasealekua, 48 – 20007 Donostia / San Sebastián.

Informazio gehiago

UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritza @: uik@uik.eus  Telefonoa: 943 219511