Araba ESIko mugikortasuna eta barne sustapenaren deialdiak
Gaur, 2016ko maiatzaren 26, Araba ESIko Mugikortasun lehen deialdia argitaratuko da ESIko profesionalentzat. Deialdi horren bidez, Araba ESIko Mugikortasun lan-poltsak egingo dira, eta lan-poltsa horiek zabalak eta iraunkorrak izango dira.
Aldi berean, Araba ESIko Behin-behineko Barne Sustapenaren zerrendak zabaltzeko deialdia argitaratuko da.
Bi kasuetan eskabideak aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hau da, maiatzaren 27tik ekainaren 10era zabalik egongo da. Eskabideak egiteko online formularioa soilik erabili ahal da, eta Araba ESiko Intraneteko menura jo behar da honako hauen bidez:
Aipatutako bi helbide horietan deialdiak ere argitaratuko dira, bi prozesu horiei dagokien araudiarekin batera, hain zuzen ere.













