Osakidetzako ospitaleetan errezeta elektronikoa zabaltzearen eboluzioa
Errezeta elektronikoaren sistema (PRESBIDE) ezarri zenetik, tresna hau bihurtu da Osakidetzako medikuek medikamenduak agintzeko tresna praktiko bat.
Era berean, pazienteentzako abantailak ere dakartza, izapideak saihesten baitira, terapia betetzea errazten eta farmazietan ematearen segurtasuna hobetzen baita. Aipatzekoa da AUOn PRESBIDEren erabilera, sareko ospitaleen batezbestekoa baino handiagoa izan baita. Hori dela eta, eskertu nahi diegu Araba ESIko profesionalei egindako ahalegina, asko erabili dutelako.














