Araba ESIko Profesionalen Arretarako Unitatea ezagu ezazu

Araba ESIko Profesionalen Arretarako Unitatea sortu zen Pertsonen Zerbitzua eta profesionalen arteko komunikazioa errazteko helburuaz
Unitate honetan, administrari laguntzailez, adimistrari eta teknikariz osatua, egunero aurrez-aurre 153 lagun artatzen ditugu batez beste, kopuru hau 400era igotzen da erakundeko hautaketa prozesu aldietan edota egoiliar eta ikasleak hartzen ditugunean.
Langile berriei harrera egiten diegu, hauek euren lanpostuetan ahalik eta errazenen eta modurik egokienean sar daitezen. Harrera eskuliburua eskaintzen diegu, euren dokumentazioa jaso, espediente berriak ireki, profesionalen txartel elektronikoak gaitu eta beharrezko duten informazio guztia eskaini.
Halaber, langileren batek gure erakundea uzten duenean erretiro garaia iritsi zaiolako, beharrezko duen informazio eta arreta pertsonalizatu guztia eskaintzen diogu, modu erosoan eta errazean agurtu dadin.
Langileek euren familia eta lan bizitza kontziliatzeko zailtasunak dituzten kasuetan ere, eta gure laguntza behar duten guztietan, modu pertsonalizatuan artatzen ditugu, euren beharrak asebetetzen saiatuaz eta zerbitzuen funtzionamendu ona alde batera utzi gabe.
Beste hainbat jardueren arten, kontratuak ematea kudeatzen dugu, egindako zerbitzuen ziurtagiriak egiten ditugu, Curriculum Vitae-aren dokumentazioa balidatzen dugu, zerbitzu ezberdinetan deszentralizaturik ez dauden lizentzia eta baimen eskaerak jasotzen ditugu, dagokien ondorengo baimen emateak egiten ditugu. Horrezaz guztiaz gain, egoiliarren , ikertzaileen zein ikasle berrien eta abarren sarrera kudeatzen dugu.
Langileen eta pertsonen beste arlo batzuen (esaterako Nominak, Kontratazioa, Mugikortasuna, Ezagutzaren kudeaketaren Unitatea, Aholkularitza Juridikoa eta abarren) arteko bitartekari lanak ere egiten ditugu, arlo horietako bateren batekin erlazionaturiko gairen bat behar dutenetan.
Profesionalen Arretarako Unitatearen baitan egutegien arloa aurki daiteke, bertara gai horren inguruko zalantzak argitzera jotzen dute gainbegirale eta langileak, eta modu pertsonalizatuan artatzen ditugu.
Zalantzak argitzeko eta langileen arloaren inguruko informazioa eskatzeko helburuaz, langileak bere lanpostua utzi behar izan gabe, sortu zen “Lagundu” aplikazio informatikoa.
2019ko urtarrilaren 1az geroztik, gaur egun arte, 1.955 eskaera jaso dira, oso emaitza baikorrak izan direlarik egindako asebetetze inkestetan.
Araba ESIko Profesionalen Arretarako Unitatea AUO Txagorritxuko 4.C solairuan dago kokatua eta AUO Santiagoko 2.C solairuan. Oso gustura artatuko zaitugu behar duzun guztietan.” Zure Zain” geratzen gara. Mila esker gure lana errazteagatik eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen laguntzeagatik, soilik horrela lortuko baitugu pertsonen asebetetze egokia Profesionalen Arretarako Unitatea













