Araba ESIko profesionalentzat Citypaq jarri da
Jakinarazi nahi dizuegu AUO Txagorritxun, AUO Santiagon eta Kanpo Kontsultetako Eraikinean Citypaq bat jarri dela.
Zer da Citypaq bat?
Zure lantokian paketeak edozein ordutan jasotzeko instalatutako terminal bat da. Terminal pribatua denez, soilik irisgarria izango da Araba ESIko profesionalentzat.
Terminalak honako gune hauetan daude kokatuak:
| ERAIKINA | KODEA | LEKUA |
| AUO TXAGORRITXU | S0000450D | Behe solairua/ vending makinen ondoan |
| AUO KKKK | S0000443D | 1. solairua |
| AUO SANTIAGO | S0000445D | B blokea-behe solairua (sarrera Bakea kalea) |
Laster, Araba ESIko Lehen Mailako Arretako hainbat zentroetan jarriaz joango dira.
Finantza eta Ekonomiako Zuzendaritza
Descargak:
Manual de uso Citypaq HUA Santiago













