Araba ESIko zerbitzu batzuen leku-aldaketak

Arabako Unibertsitate Ospitaleko  Onkologia eta Hematologiako Ospitalizazio Unitatea lekuz aldatuko da eta Txagorritxu eraikinean Digestio Aparatuko ospitalizazioa bat egingo da.

Txagorritxu egoitzan eraikin kirurgiko berriaren obrak laster hasiko direla eta, 2016ko urriaren 24tik Onkologia eta Hematologiako Ospitaliazio Unitatea egongo da egoitza horretako 6. C solairuan.

AUOko proiektu funtzionalaren barruan, zerbitzu asistentzialak bat egiteko prozesuan aurrera eginez, Araba ESIko Digestio Aparatuko  zerbitzuaren ospitalizazioa bat egiteko unea heldu da.  Urriaren 26an batu egin da Aparatu Digestiboko ospitalizazio guztia AUO-Txagorritxuko 4. B solairuan. Beraz, premiazko arreta behar duten edo ospitaleratuko diren patologia digestiboko pazienteak bideratu behar dira Txagorritxuko Larrialdi zerbitzura.

Horretaz gain, jakinarazi nahi dizugu urriaren 17an hasi zela Loaren Unitatea AUO-Santiagoko eraikineko 2.B solairuan. Laster  Neurofisiologiako instalazioak aldatuko dira Santiagoko 3.B solairura. Txagorritxuko eraikinean egongo dira beharrezko baliabideak han ospitaleratutako pazienteei arreta emateko.