Araba ESIko Eguneko Ospitale Medikoa hasi da

Gaur, urriak 18, Araba ESIko Eguneko Ospitale Mediko berria hasi da.  Ospitale hori Txagorritxuko eraikineko beheko solairuan dago, Kanpo-kontsulten eta Laborategien lehengo eremuan.

Halaber, Errehabilitazio  kardiakoko Unitatea hasi da, Eguneko Ospitalearen ondoan dagoena.

Eguneko Ospitale Medikoak Onko-hematologikoaren antzeko antolamendua du, eta  honako hauek ditu: 22 banakako boxer (azken belaunaldiko besaulki-ohea eta irakurtzeko argia dituztenak), tratamendu eta teknika bereziak egiteko 4 banakako gela, 10 kontsulta mediko eta erizaintzakoak, erizaintzako 2 kontrolgune, laguntza asistentzialeko eremuak eta bilera-gela bat.

Eguneko Ospitale Medikoan Ospitaleko zerbitzuetako (Alergologia, Erreumatologia, Digestiboa, Neurologia, Urologia, Barne-medikuntza, Neumologia, Endokrinologia, eta abar) tratamenduak behar dituzten paziente anbulatorioak artatzen dituzte. Era berean, AUO-ko Minaren Unitatea hartuko du, bi kontsulta mediko eta bereizmen handiko  erizaintzako kontsulta bat, ekografiaren laguntzaren bidez infiltrazioak egiteko bi gela eta kirofanoa duen gela bat kontrol erradioskopikoa behar duten teknikak egiteko.

Instalazio berrien sarbideak

Gaurtik aurrera, pazienteak kanpoko sarreratik sartuko dira Eguneko Ospitaleetara, Txagorritxuko antzinako Kanpo-kontsulten sarreratik, hain zuzen. Gimnasioaren eta Errehabilitazio kardiakoaren eta Transfusio Zerbitzuaren kontsultetako sarrerak izango dira ate nagusitik eta AUO Txagorritxuko Erradiologiako itxarongelatik.

Ospitaleko langileen sarbidea Erradiologiako itxarongelatik  egingo da. Ospitaleko atari nagusitik boxen eremu bakoitzera sartzeko txartel profesional elektronikoaren bidez (TPE) baimendutakoek, ordea, ez dute hortik sartzeko  beharrik izango.

Hemendik gutxira, aipatutako eremuetara Ospitale barrutiko sarrera eta irteerak soilik egin ahal izango dira txartel profesional  elektronikoaren bidez (TPE).