Arabako Erizainen Elkargo Ofizialaren Erizaintzako Ikerketa Sarien deialdia
Laguntzak eskatzeko epea 2021eko ekainaren 30etik irailaren 30era izango da, biak barne
Arabako Erizainen Elkargo Ofizialaren Erizaintzako Ikerketa Sarien deialdirako eskaerak aurkezteko epea irekiko da. Deialdi honen bidez, erizaintzako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen sariak arautzen dira, eta ikerketa eta berrikuntza kliniko aplikatua lehenesten dira.
Diruz lagun daitezkeen proiektuak Arabako Erizainen Elkargoan kolegiatuta dauden ikertzaileek egindako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak izango dira. Proiektuek 12 hilabete iraunen dute gehienez.
Eskabideak tramitatzeko, dokumentazioa bidali beharko da posta elektronikoa convocatorias@bioaraba.org. gaian Arabako Erizainen Elkargo Ofizialaren Erizaintzako Ikerketa Sarien deialdia jarri, eta proiektuaren izena.
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
- Proiektuaren memoria zientifikoa.
- Proiektuaren memoria ekonomikoa.
- Ikertzaile taldea.
- Ikertzaile taldeko kide guztien curriculum vitaea eredu normalizatuan (Osasun Sailaren eta Carlos III.a Osasun Institutuaren curriculum-ereduak onartuko dira, bai eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa-FECYT curriculum vitae laburtua ere).
Dagokion dokumentazioa hemen dago eskuragarri: https://www.bioaraba.org
Argibide gehiago nahi izanez gero, honako hauek dira harremanetarako telefonoak: 945207935 – 945207920.
Bioaraba OII














