SMS bidezko ospitaleratze-inkesten pilotua

Arabako ESIan proiektu pilotu bat jarriko da martxan Osakidetzan inkesta berria egiteko sistema bat aztertzeko, metodologia berriak, gure erabiltzaileen erantzun- eta harrera-maila eta horien baliozkotasuna aztertzeko

Lehen fasea AUO Kanpo Kontsultetan garatzen ari da. Bertan, 17 ukimen-totem instalatu ziren pazienteei arreta emateko erakusmahaien ondoan, erabiltzaileek Kanpoko Kontsultetan jasotako arretari buruzko iritzia eman dezaten. Totemek COVIDen aurkako pantailak dituzte, erabiltzaile bakoitzaren segurtasuna bermatzeko.

Fase berri honetan, ospitaleratutako pertsonentzako gogobetetasun-inkestak aztertuko dira. Horretarako, uztailaren 1etik aurrera, Arabako ESIan alta emandako  pertsonek SMS bat jasoko dute Osakidetzarekin harremanetan jartzeko eman duten telefonoan. Mezu horrek 16 galderako inkesta labur baterako esteka bat izango du, eta pazienteek minutu bat baino gutxiagoan erantzun ahal izango dute, arin eta erraz, ikono batzuen gainean sakatuta, gogobetetze-maila adierazteko.

Inkesta hori borondatezkoa eta anonimoa da, hau da, Osakidetzak ez dizkio bere datuak kanpoko enpresa bati ere lagatuko, eta pazienteak identifikatu ezin izateko moduan tratatuko dira.

Ospitaleratutako pazienteei informazioa emateko, eta bestelako hedabideak erabiltzeaz gain, ospitaleratze-unitateen lankidetza eskatzen dugu, pazientearen alta-txostenari gutun informatiboa eransteko, zentrotik alde egiten duenean.