Arabako ESI-k «Hitza Hartu» egitasmoa jarriko du abian

Hitza hartu ekimenak lan-hizkuntza indartzea sustatzen du, zerbitzu-hizkuntza hobetu ahal izateko

Oso garrantzitsua da euskara dakitenen eta ondo ulertzen dutenen arteko hizkuntza-ohiturak pixkanaka-pixkanaka aldatzen hastea. Horregatik, jarduera honen bitartez, elkarrekin eta elkar lagunduz, ezagutza eta erabilera indartuko ditugu eta lan-hizkuntzan zein zerbitzu-hizkuntzan eragingo dugu.

Norentzat: zerbitzu, atal edo unitateko bereko langileentzat, aurretik erdaraz egiten dutena euskaraz egiten hastea adostu dutenentzat. Zerbitzu bereko langileak binaka arituko dira.

Euskara maila: gutxienez, 5. urratsa edo maila duen ESIko profesionalarentzat.

Helburua: euskara ulertzen dutenen eta hobeto hitz egiten dutenen arteko hizkuntza-ohiturak aldatzea. Halaber, langileek adosten dituzten zereginak euskaraz egitea (adibidez, ordu 1 egunero).

Izen-ematea: prestakuntza korporatiboko lan-tresna bidez egingo da: Jakinsarea.

Ekimena
  • Egitasmoa 6 astekoa izango da, azaroaren 4tik abenduaren 13ra.
  • Euskara teknikariaren laguntza izango dute, posta bidez zein aurrez aurre.
  • Teknikariak jarraipena egingo du lana sustatzeko, zalantzak argitzeko, beharrei erantzuteko…
  • Parte-hartzaileek adostu egingo dute zenbat ordu edo zenbat egun arituko diren. Egokiena prozesu graduala izatea da.
  • Gaitasunaren arabera, laneko zeregin batzuk euskaraz egiten hasiko dira (ordubete, adibidez). Langileek eurek erabakiko dute zer egin dezaketen.
  • Langileek konpromisoa hartuko dute adostutako denbora horretan euskaraz arituko direla. Maila hobea duen lagunak lagundu eta eutsi egingo dio beste lankideari.
  • Saioaren ondoren teknikariarekin jarriko dira harremanetan eta honako honen berri emango die:
      • Egindakoa nola atera den.
      • Zein izan den indargunea eta zein traba edo zalantza izan duten.
      • Zer behar duten.
      • …
  • Ondoren, teknikaria laguntza hori ematen ahaleginduko da (langileekin batera adostuko dute hartu-emana).
  • Ekimenaren bukaeran balorazioa egingo da.