Arabako ESIa Eskuen Higienearen Mundu Egunean

Arabako ESIak, OMEren «La higiene de manos previene las infecciones» lelopean, osasun-langileak kontzientziatu nahi ditu eskuetako higienean jardunbide egokiak hobetu eta mantentzeko beharraz

Datorren maiatzaren 5ean, aurten ere, Osasun Arretan Eskuen Higienearen Mundu Eguna ospatuko da, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Pazientearen Segurtasun Programaren “SALVA VIDAS: Limpieza tus manos” programaren esparruan.

Aurtengo kanpainaren leloa hau da: «¿Por qué sigue siendo tan importante compartir conocimientos sobre la higiene de manos? Porque ayuda a detener la propagación de patógenos peligrosos en la atención médica». Kanpainaren helburuak dira azpimarratzea neurri horrek infekzioak prebenitzeko eraginkorrena izaten jarraitzen duela, eta dei egiten du profesionalen eta pazienteen inplikazio zuzenari, liderren eta osasun-kudeatzaileen konpromiso irmoari eta osasun-politiken arduradunen babesari. Helburua da eskuen higienea lehentasunezko prebentzio-neurri gisa jartzea osasun-zentroetan.

Eskuen higiene egokia egiteko, garrantzitsua da neurri batzuk betetzea, eta Sarbide Baskularra Zaintzeko BPSO® Taldeak poster bat egin du, azazkalak zaintzeari eta osagarriak erabiltzeari buruzko gomendioak biltzen dituena.

Gomendioak_recomendaciones

Aurtengo kanpainarekin zerikusia duen materiala aurki dezakezue intranet korporatiboan.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta eskuen higienea sustatzeko egin duzuen lanagatik, infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko funtsezko neurri gisa.