Arabako ESIa Eskuen Higienearen Munduko Egunean

Arabako ESIak eskuetako higiene-protokoloak indartu ditu, OMEren «Ekintzak bizitzak salbatzen ditu» kanpainarekin bat eginez

OMEren ekimenez, 2009az geroztik, maiatzaren 5ean, Eskuen Higienearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta ordutik Osakidetzak bat egin du egun horrekin. 

Aurten, OMEren «Ekintzak bizitzak salbatzen ditu» kanpainaren lelopean, eskuen higienea pazientearen segurtasunerako funtsezko neurria dela dioen mezua indartzen da.  Teknika egokiarekin eta adierazitako 5 uneetan egitea da ekintza eraginkorrenetako bat asistentzia sanitarioarekin lotutako infekzioak prebenitzeko eta mikroorganismo multierresistenteak barreiatzea saihesteko. 

Osakidetzak,  aurten ere bat egin du Eskuen Higienearen Naizoarteko Egunarekin, eta nabarmendu nahi du asistentzia sanitario seguruagoa garatzeko eta infekzioak prebenitzeko neurri errazenetako eta eraginkorrenetako bat dela. 

Haurren eta haien familien artean ere neurri erraz hori sustatzeko, eskuak nola eta noiz garbitu azaltzen duen bideo bat egin da.

Aurtengo kanpainarekin zerikusia duen materiala aurki dezakezue intranet korporatiboan.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioagatik eta eskuen higienea sustatzeko egin duzuen lanagatik, infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko funtsezko neurri gisa.