EHUko udako ikastaroak 2026 | “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa

Berri gisa, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloan sartu ez zen “El acompañamiento e intervención en el duelo: un compromiso social e institucional” ikastaroak ere (D18-26 kodea) % 75eko deskontua du matrikularen zenbatekoan

Osakidetzako profesionalek matrikularen % 75eko deskontua izan dezakezue, Osakidetzak eta EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker

Ekaina eta iraila bitartean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da EHUko Uda Ikastaroen XLV. edizioaren baitan.

2026ko programak 19 ikastaro ditu, gai asko eta askotarikoak, osasun-arloko profesionalak prestatzeko eta eguneratzeko.

Osakidetzako langileek, matrikularen % 75eko deskonturako eskubidea izateko, Uda Ikastaroen matrikulazio-prozesuan Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia bat aurkeztu beharko duzue. TPErik ez baduzu, inprimaki hau inprimatu beharko duzu, zure zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak zigilatu eta sina dezan. Dokumentu hori bete ondoren, TPEren kopiaren ordezkoa da.

Matrikula online egin ahal izango duzue EHUko Uda Ikastaroen webgunean.

 Berrikuntza gisa, “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” zikloan sartu ez zen “El acompañamiento e intervención en el duelo: un compromiso social e institucional” ikastaroak ere (D18-26 kodea) % 75eko deskontua du matrikularen zenbatekoan. 

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzarekin, uik@uik.eus helbide elektronikora idatziz edo 943 219 511 telefonoan.