Arabako ESIak “Kerik gabeko XXIV. astea” ospatuko du

Maiatzaren 25etik 31ra, “Hobe paseoa kea edo lurruna baino” lelopean, Arabako ESIak «Kerik gabeko XXIV. astea» ospatuko du, hainbat zentro eta zerbitzutako profesionalek jarduera desberdinetan parte hartuta

Tabakorik Gabeko Mundu Eguna dela eta, maiatzaren 31n, Kerik Gabeko Astea ospatzen du Arabako ESIak, eta programa zabala da, tabakoaren osasun-ondorioei aurrea hartzeko eta horien gainean sentsibilizatzeko.

Jarduera horien artean, haurrentzako marrazketa-lehiaketak, informazio-standak, tailerrak, jolasak, hitzaldiak, zineforuma, etab. daude. Esteka honetan, jarduerak eta egingo diren osasun-zentroak ikus ditzakezue.

Gainera, Arabako ESIko profesional guztiei zuzendutako inkesta bat betetzera animatzen zaituztegu, tabakoarekin lotutako hainbat gairi buruzkoa.

Osasun Eskolan eskuragarri dago tabakoak sortzen dituen arazoen inguruan herritarrak sentsibilizatzen jarraitzeko Osakidetzan eskaintzen ditugun tratamenduen eskaintza.

Bestalde, tabakismoari buruzko baliabideak dituzue intranet korporatiboan.