Osakidetzako Pazientearen Segurtasunari buruzko X. Jardunaldira joateko autobusa

Datorren ekainaren 5ean Osakidetzako Pazientearen Segurtasunaren X. Jardunaldia egingo da Donostiako Kursaal Auditorioan

Arabako ESIak, aurrekoetan bezala, autobus bat jarriko du jardunaldira joan nahi duten profesionalen eskura

Gogoan izan behar dugu, Zuzendaritza Nagusiak bertaratzea posta elektroniko bidez onartzeaz gain, beharrezkoa dela prestakuntza-jardueretara joateko ordutegi-baimena ere eskatzea eta eskaera hori onartuta egotea.

Jardunaldira autobusez joan nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali behar dute maiatzaren 29a baino lehen helbide honetara: CALIDAD.OSIARABA@osakidetza.eus

Maiatzaren 30ean helbide elektroniko beretik baieztatuko da autobusean plaza dagoela.

Norbaitek izena ematen badu eta, azkenik, autobusean joango ez bada, abisatu dezala lehenbailehen, plaza beste pertsona interesdun bati eskaini ahal izateko. Plazak eskaera-hurrenkeraren arabera gordeko dira, batez ere Arabako ESIko profesionalentzat.