Arabako ESIak liburu trukaketa batekin ospatuko du Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 1etik 31ra, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, euskarazko liburuak trukatzeko ekimena egingo da AUO Txagorritxu eta AUO Santiagoko liburutegietan

Hurrengo abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da Euskal Herri osoan eta, Arabako ESIak jai honekin bat egin nahi du modu berezi batean. Egunero euskara erabiltzen duten langileak eta euskara ikasten ahalegintzen direnak aintzat hartzeko eta eskertzeko balioko du jardunaldiak, horrela, gure hizkuntzarekiko dagoen konpromiso partekatua indartuz.

Gainera, abenduaren 1etik 31ra bitartean, AUO Txagorritxu eta AUO Santiagoko liburutegietan euskarazko liburuak trukatzeko ekimen bat jarriko da abian, 60 literatura eta saiakera ale baino gehiagorekin. Dinamika erraza da: etxean dagoen euskarazko liburu bat utzi eta liburutegian aurkituko den beste bat eraman.

AUO Txagorritxun, liburuak lehenengo solairuan egongo dira eskuragai D gunean, 8:00etatik 20:00etara, eta AUO Santiagon, berriz, B pabiloiko lehen solairuan, 7:30etik 22:00etara.

Eguberriak gertu direnez, proposamen honek bidaia polit bat egitera gonbidatzen gaitu euskarazko irakurketan zehar eta gure kultura indartzen duten istorioak partekatzera. Arabako ESIak Euskararen Nazioarteko Eguna ez mugatzea nahi du, urte osoan zehar zabaltzea baizik, gure eguneroko bizitzan lagunduz eta gure komunitatea aberastuz.

Era berean, Euskara Zerbitzuak hiriaren historia ezagutzeko doako bisita gidatua antolatu du. Ekitaldia abenduaren 12an izango da, 17:00etan, Santa Maria Plazako iturritik abiatuta. Izena eman nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat euskara.arabaesi@osakidetza.eus helbidera.

EUSKARA BISITA