Arabako ESIko Gabonetako musika programa

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu Arabako ESIko Humanizazio Batzordetik Jesús Guridi Musika Kontserbatorioarekin elkarlanean antolatu dugun musika-programaz gozatzera
Gabonak direla eta, Arabako ESIak hainbat kontzertu eskainiko ditu datozen egunetan, bai AUO Txagorritxun, bai AUO Santiagon, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioarekin lankidetzan.
Ekitaldi horiek gozamenerako eta erlaxaziorako espazio bat sortzeko pentsatuta daude, pazienteei, senideei eta Arabako ESIko profesionalei zuzenduta. Musikak ahalmen eraldatzailea du eta, egun hauetan, guztiok eskaintzen duen poza eta konexioa esperimentatu ahal izatea nahi dugu. Kontzertu bakoitza giro atseginean murgiltzeko aukera izango da, Gabonetako magia partekatuz.
Espero dugu zuek bertan ikustea eta elkarrekin gozatzea garai berezi honek dakarkigun musikaz!
ARABAKO ESIKO GABONETAKO PROGRAMAArabako ESIko Humanizazio Batzordea













