Arabako ESIako bi berdintasun-erreferenteren eginkizunen deialdiaren ebazpena

Bi berdintasun-erreferenteen eginkizunak esleitu zaizkie Juncal Santa Coloma Salazarri eta María Arantzazu Sierra Ramírezi

Arabako ESIako bi berdintasun-erreferenteren eginkizunak betetzeko deialdiaren arabera (lanaldiaren % 30eko dedikazioa), eta Balorazio Batzordeak proposatuta, oinarrietako irizpideen arabera, bi berdintasun-erreferenteen eginkizunak esleitu zaizkie Juncal Santa Coloma Salazarri eta María Arantzazu Sierra Ramírezi.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko bi pertsona erreferenteen eginkizunak izango dira Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Osakidetzaren I. Planaren ezarpena koordinatzea, planaren hedapenean parte hartzea, Berdintasunerako Batzorde Teknikoan parte hartzea eta planaren garapenaren jarraipen- eta ebaluazio-txostenak aurkeztea.

Berdintasuneko bi erreferenteren eginkizunen deialdiaren ebazpena Arabako ESIako Intranetean argitaratuta dago.

 

Pertsonen Zuzendaritza