Egoiliarren Harrera Jardunaldia
Datorren uztailaren 27an, Harrera Jardunaldia egingo zaie Arabako ESIan hasten diren egoiliar berriei, eta murgiltze-jardunaldiari hasiera emango zaio
Kasu honetan, inguruabar epidemiologikoek, lanean hasteko datek, edukiera-mugek eta dagoeneko normalizatuta dauden komunikazio-tresna informatikoen garapenak ekarri dute jardunaldi hau beste formatu batean antolatzea. AUO Santiagoko ekitaldi-aretoa izango da antolakuntzaren ardatz nagusia eta bertan emango dira ikastaroak.
Murgiltze-ikastaroak bi formatutan diseinatu dira:
- Formatu presentziala: AUO Santiagoko ekitaldi-aretoan. Edukiera kontuan hartuta, hainbat talde eta txanda sortu dira, jarraian zehaztuko ditugunak.
- Egoitza anitzeko formatu telematikoa: prestakuntzako espezialisten taldeetako bat, txandakatuz joango dena, aurrez aurre egongo da AUO Santiagoko ekitaldi-aretoan, eta gainerakoak Zoomen Webinar plataformaren bidez konektatuko dira dagozkien zerbitzuetatik. Horretarako, berriz ere, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Estaldura hori eman ezin duten zerbitzuek mezu elektroniko bat bidali behar dute DOCENCIAMEDICA.HOSPITALHUA@osakidetza.eus helbidera, eta horretarako erreserbatuta ditugun aretoetan banatuko ditugu pertsona horiek.
Arabako ESIako Osasun-prestakuntza Espezializatua














