Arabako ESIaren intranet berria

Ekainaren 18an jarri zen abian Arabako ESIaren intranet berria

2023ko maiatzaren 16an, Osakidetzak Osakidetzaren Intranet Korporatibo berria abiarazi zuen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako intranet guztiak inplikatzen dituen migrazio-prozesu bat abian jarriz. Prozesu hori mailaka egiten ari da, eta ekainaren 18an Arabako ESIari egokitu zitzaion.

Intranet berria ikusteko aukera ematen duten nabigatzaileak Microsoft Edge, Chrome eta Firefox dira. Internet Explorer bidez sartzen saiatuz gero, automatikoki irekiko da Microsoft Edge, Intranet Korporatibo berrira sartzeko aurrez zehaztutako esploratzaile gisa.

Lehentasunezko ESIa konfiguratzeko, Intranet Korporatiboaren menu nagusira sartu behar da, pantailaren eskuinaldean.

Erabiltzaileei Intranet berriaren ezaugarri berrietara egokitzen laguntzeko, ohiko galderen dokumentu bat egin zen (FAQak), Intranet Korporatibo berriarekin lotutako gai ohikoenak kontsultatu ahal izateko. Intraneteko nabigazio-hizkuntza konfiguratzeko laguntza-gida bat ere egin zen.