Larruazalpeko bidea maneiatzeko gida eta Maneiu-orri informatiboa
Intraneten argitaratu dira Larruazalpeko bidea maneiatzeko gida eta Larruazalpeko bidea maneiatzea etxeko esparruari buruzko informazio-orria
Larruazalpeko bidea maneiatzeko gidaren helburua da eskura dagoen ebidentzia zientifikoa eguneratzea eta urte hauetan zehar kalitatezko osasun-arreta eskaintzeko agertu diren berrikuntzak gehitzea.
Larruazalpeko bidea bide parenterala da, zeinaren bidez larruazalpeko zelula-ehunean edo hipodermisean hidratatzeko farmakoak edo fluidoak ematen diren. 1853an, Alexander Wood medikuak asmatu eta erabili zuen orratz hipodermikoa xiringa batekin eta orratz huts batekin, baina 70eko hamarkadan hasi ziren berriro erabiltzen, bizi-amaierako egoeran zeuden pazienteen mina tratatzeko. Bernadette Modellek eta Maritin Wright ingeniariak urrats bat gehiago eman zuten eta Graseby infusorea sortu zuten larruazalpeko infusio jarraitua ahalbidetuz. 80ko hamarkadan hidrataziorako alternatiba gisa erabili zen.
Gaur egun, gaixotasun onkologikoetan erabiltzeaz gain (medikuntza aringarriaren hasieran bezala), hartu behar da kontuan ere urritasun organikoek eragindako gaixotasun kroniko ebolutibo guztietan, sindrome geriatriko handietan, hauskortasuna eta pluripatologia konplexuetan.
Larruazalpeko bidea maneiatzea etxeko esparruari buruzko informazio-orria ere kontsulta dezakezu esteka honetan.














