Arabako ESIaren langileentzako prestakuntzarako laguntzen 2024-2025 Deialdiaren behin-behineko zerrendak

Gaur, 2026ko ekainaren 29an, Arabako ESIaren intranetean argitaratu da 2025eko deialdiari dagokion prestakuntzarako laguntzen behin-behineko zerrenda

Alegazioak edo zuzenketak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2026ko uztailaren 13an amaituko da

Arabako ESIak gaur, 2026ko ekainaren 29an, argitaratu ditu prestakuntzarako laguntzen behin-behineko zerrendak, 2025. deialdiari dagozkionak, etengabeko prestakuntzako, birziklatze profesionaleko eta langileen barne-sustapeneko ikasketei laguntzeko.

Alegazioak edo zuzenketak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da, 2026ko uztailaren 13ra arte. Eskabideak hemen erregistratu beharko dira:

  • AUO Txagorritxu – Beheko solairua
  • AUO Santiago – 2. C solairua

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko, interesdunek Ezagutzaren Kudeaketarako Unitatearekin jar daitezke harremanetan PRESTAKUNTZA.OSIARABA@osakidetza.eus helbidearen bidez edo telefonoz: 945 294 153 (804153) / 945 006 839 (806839).