Behin-behineko zerrendak | Mugikortasun deialdi irekia eta iraunkorra – Poltsak 2026

2026ko uztailaren 3an, Mugikortasun ireki eta iraunkorreko deialdi espezifikoaren behin-behineko zerrendak argitaratu dira

Alegazioak aurkezteko epea 2026ko uztailaren 17ra arte egongo da zabalik, egun hori barne

Gaur, uztailak 3, Mugikortasun Deialdi espezifikoei dagozkien behin-behineko zerrendak argitaratu dira.

Prozesu horren bidez, Arabako ESIko profesionalek ibilbide profesionala beren intereseko lanpostuetara bidera dezakete. Halaber, mekanismo horrek tresna proaktibo bat eskaintzen dio erakundeari hutsik dauden lanpostuak betetzeko.

Gogoan izan behar da 2025eko abenduaren 29an, mugikortasun-deialdi orokorrarekin batera, ezagutza espezifikoak zituzten erizaintzako 5 destino eta ezagutza espezifikoak zituen erradiodiagnostikoko teknikari destino bat deitu zirela.

Ondoren, 2026ko maiatzaren 19an, erizaintzako beste destino espezifiko bat (behin betikoa eta aldi baterakoa) sortzeko deialdia argitaratu zen.

Hautagaiek hamar egun balioduneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, behin-behineko zerrenda horiek argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta uztailaren 17ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Hurrengo estekan, hautagaien eskura jartzen da horri buruzko informazio guztia.