Arabako ESIko Medikuntza Aringarriko Unitateak antolatu du jardunaldi hau, urriaren 12an ospatuko den Zainketa Aringarrien Mundu Egunaren esparruan.
Ekitaldia bi zatitan egingo da. Goizean, programa osasun arloko profesionalei zuzenduta egongo da, eta bertaratzeko beharrezkoa da Jakinsarea plataformaren bidez izen-ematea irailaren 2tik 20ra arte.
Arratsaldean, jardunaldia herritarrei zuzenduta egongo da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Medikuntza Aringarriko Unitateak arratsaldeko topaketara ere gonbidatzen zaitu, bai profesionalentzat, bai publiko orokorrarentzat irekita egongo baita.
Zabaldu informazioa hurrengo orrialdean.
Arabako ESIaren zainketa aringarrien jardunaldia_Jornada de cuidados paliativos de la OSI Araba













