Araba ESIko Gabonetako Apaingarrien IV. Lehiaketa

AUOko Kanpoko kontsulten Pediatria taldea, hirugarren edizioaren irabazlea

Asistentzia gizakiago eta hurbilago egiteko, motibatzeko baita profesionalen, pazienteen, erabiltzaileen eta euren familiakoen artean ilusioa pizteko ere Araba ESIk Gabonetako Apaingarrien IV. Lehiaketara deitu du

OINARRIAK

Partaideak: 

Araba ESIko profesionalak.

Balorazio-irizpideak:

  • Sormena eta orijinaltasuna.
  • Espazioaren zailtasuna.
  • Berreskuratutako materialen aprobetxamendua.
  • Baliabideen kontsumoa.

Aurkezpena eta epea:

Parte hartu nahi duten osasun zentroek, taldeek, unitateek, zerbitzuak edo solairuak, artelanaren argazki bat bidali behar dute (MB 1, gehienez) datuekin batera (telefonoa; posta elektronikoa; zerbitzua, unitatea, osasun-zentroa, taldea edo solairua) helbide elektroniko honetara: comunicacion.osiarabaesi@osakidetza.eus, abenduaren 11a baino lehen.

Epaimahaia:

Araba ESIko Pertsonen Zuzendaritzako eta Komunikazio Zerbitzuko profesionalek eratuko dute.

Sariak:

Sari bakarra irabazleentzat Gabonetako-saskia izango da. Epaimahaiaren erabakia 2020ko abenduaren 21eko infoBerriak buletinean argitaratuko da.

Erakusketa:

Aurkeztutako lanen argazkiak Osaraba aldizkari digitalean argitaratuko dira.