Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2020

Zabalik dago 2020an hasten diren osasunaren arloko prestakuntza-jarduerak finantzatzeko beken eta laguntzen eskabideak aurkezteko epea

Joan den urriaren 27an argitaratu zen Osasuneko sailburuaren 2020ko urriaren 6ko Agindua, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen dituena eta horretarako deialdia egiten duena.

Osasun Sailaren helburuetako bat da osasun-zerbitzuen kalitatea hobetzea, osasun-kolektiboaren prestakuntza handiagoaren bidez, eta, besteak beste, epe ertain eta luzerako estrategia bat planteatu du, Euskal Osasun Sistemako langileen gaikuntza handitzeko praktika profesionalean.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 27an amaituko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.