Osasun-arloko profesionalentzako ostatu-sistema

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostatu-sistema bat jarri dute, ondoren jasotzen diren arrazoiengatik sistema hori erabili nahi duten osasun-profesionalentzat

Hasiera batean, ostatu zerbitzua bi egoeratarako aurreikusi da:

  • Beren etxeetara itzuli nahi ez duten profesionalak, senitartekoak kutsa ez daitezen haien egoera bereziaren ondorioz (hauskortasuna, zaurgarritasuna, arrisku-taldeetan dauden pertsonak, etab.). Egoera hori egonaldi iraunkorretarako pentsatuta dago, gaur egungo osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz. Ezin da noizbehinka erabili.
  • Mugikortasun-murrizketak, gidabaimenik ez izatea edo beste arrazoi batzuk direla-eta, etxetik lantokira joateko zailtasunak dituzten profesionalak. Egoera horrek estaldura emango lioke astea labolarari edo lan-txandari.

Ostatu-zerbitzuan interesa izan dezaketen pertsonek beheko inprimakian jasotako datuak bete eta helbide elektroniko honetara bidali behar dituzte:

SECRETARIADIRECCIONPERSONAL.OSIARABA@osakidetza.eus

Inprimakia deskargatu