Lan Osasuneko informazio-oharra | Koronabirusa

Lan-Osasunetik gogorarazi dutenez, OSO GARRANTZITSUA da eskuak urez eta xaboiz garbitzea edo soluzio hidroalkoholikoa ematea pazienteen artean

Arnas klinika duten pazienteei, eremu komunetan dauden bitartean, maskara kirurgikoa erabili behar dutela adierazi behar diete profesionalek.

Bestalde, arnas infekzioaren sintomak (eztula edo eztarriko mina eta/edo sukarra) dituzten profesionalek ez dute lantokira joan behar, eta Lan-Osasunarekin jarri behar dute harremanetan.

Kontaktu gisa hartu diren profesionalei hartu beharreko neurrien berri eman zaie, eta Osasun Publikoak eta Arabako ESIko Oinarrizko Prebentzio Unitateak (Lan-Osasuna) jarraipen zorrotza egingo dute, eta horrela egingo da hurrengo kasu posibleetan.

Prebentzioko Oinarrizko Unitateak honako telefono-zenbaki hauek jarri ditu Arabako ESIko profesionalentzat, zalantzak argitzeko:

  •  Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara

            945007265 

  •  Egunero, asteburuak barne, 8:00etatik 22:00etara

            610494603 | 683667249

Lan Osasuna