Asistentzia klinikorako kontseiluak | Hautagaiak aurkezteko epea zabalik

ESIko estatutupeko eta lan-kontratuko langile finkoa bazara, 2022ko abenduaren 5era arte aurkez dezakezu hautagaitza

100/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa, Partaidetza-organoak ere berrantolatuko dira; berrantolaketa horren eraginez desagertu egingo da Kontseilu Teknikoa, eta Asistentzia Klinikorako Kontseiluak hartuko ditu haren zeregina, eta Zuzendaritza Kontseiluaren bidez.

Asistentzia Klinikorako Kontseilua aholkularitza teknikoa emateaz arduratzen da, eta aukera ematen die asistentziaren arloko profesionalei ESIen kudeaketan parte hartzeko.

Hona hemen bere eginkizunak:

  • Asistentziaren kalitatea bermatzeko politikak egitea eta proposatzea, baita erakundearen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeari buruzkoak ere.
  • Arreta integratuaren garapen eraginkorrerako proposamenak egitea, bai asistentziaren esparruan, bai esparru komunitarioan eta soziosanitarioan.
  • Asistentzia-, diagnosi- eta terapeutika-estrategia berriak balioestea.
  • Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzaren alorretako jardun-ildoak proposatzea.
  • Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren ordezkari gisa Zuzendaritza Kontseiluan eta Kontseilu Sozialean parte hartuko duten kideak proposatzea.

ESIko estatutupeko eta lan-kontratuko langile finkoa bazara, 2022ko abenduaren 5era arte aurkez dezakezu hautagaitza.