Presioak eragindako Ultzeren prebentzioaren aldeko Mundu Eguna

Azaroaren 17an Presioak eragindako Ultzeren prebentzioaren aldeko Mundu Eguna ospatu zen eta horregatik, gai honen inguruan dituzun ezagutzak egiaztatzeko joko batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu
Presio-ultzerak (PEU) saihestu daitezkeen pazientearen segurtasun-gertaera kaltegarriak dira, eta egindako edozein interbentzio kostu-eraginkor gisa frogatu da.
Hauek prebenitzeko, arrisku-faktoreak zeintzuk diren eta hauek desagertarazteko edo arintzeko hartu beharreko neurriak ezagutu behar ditugu. Horretarako, funtsezkoa da zaintzan parte hartzen duten pertsona guztien inplikazioa: pazienteena, senide eta zaintzaileena eta profesionalena.
Jarraian, azken urtean (2021/11/01etik 2022/10/31ra) Arabako ESIan PEUen arriskua baloratzeko eskalaren erabilerari buruzko datuak agertzen dira.

Azaroaren 17a Presioak eragindako Ultzeren prebentzioaren aldeko Mundu Eguna izan zen, eta, horregatik, joko honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gai horri buruzko ezagutzak modu entretenigarrian sendotu ditzazuen, honako sarbide-kode hau sartuta: 6363 5955.













