AUO Santiagoko inprimagailu guztiak aldatuko dira
Hau horrela dela eta, hurrengo egunetan eta hornitzaileak eta Araba ESIko Informatika Zerbitzuak koordinatuta, ordezkatuko dira inprimagailuak
Inprimagailuen ordezkapenak 25 minutu inguruko zerbitzu mozketak ekarriko du, eta denbora horretan teknikoek lanpostuan bertan lan egin beharko dute beharrezkoak diren konfigurazioak burutzeko.
Zerbitzu mota berri honekin, erabileraren arabera ordaintzearena, erabiltzaileek ez dute ordezko tonerrik izan beharko, hornitzaileak, hau amaitu baino lehen, emango duen zerbitzua izango baita.
Zerbitzuetara eta unitateetara behin inprimagailuen aldaketa eginda, erreserban dagoen tonerra biltegi orokorrari lehenbailehen itzultzeko eskatzen da.
Handik, itzulitako materialaren arabera, behar-birkalkulua egingo da.














