Araba ESIk berrerabiltzeko diren polikarbonatozko edalontziak erabiltzen hasi da
Araba ESIko Jasangarritasun Batzordea lanean ari da gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun plastikozko erabili eta botatzeko objektuak murrizteko gure osasun sistemaren modernizazio eta jasangarritasunean aurrera egiteko
Hori dela eta, ekainaren 25etik aurrera, gosariekin batera, ingresatutako pazienteei berrerabili daitezkeen polikarbonatozko edalontziak emango zaizkie 24 orduz erabil ditzaten. Edalontzi horiek hurrengo eguneko gosarian aldatuko dira.
Oraingoz, eta konponbide jasangarri bat aurkitu bitartean, plastikozko edalontziak erabiltzen jarraituko dugu bai ahoko medikaziorako edo ingresatzen duten pazienteekin, lehenengo gosarian berrerabilgarria den edalontzia eskaintzen diegun arte.
Gomendio orokor moduan Araba ESIko langileek gure erakundean plastikozko hondakinak murriztu asmoz, animatzen zaituztegu gutariko bakoitzak bere unitate edo zerbitzuan berrerabilgarria den edalontzi/kikara edukitzera, hau guztia, ingurugiroarekin keinu atsegin moduan.
Jasangarritasun Batzordetik AUO Txagorritxuko sukalde zerbitzuaren laguntza eskertzen dugu, baita AUO Santiagokoa eta Zuzendaritza Ekonomiko Finantzierokoa ere, horiek guztiek erraztu baitute egitasmo hau.
Araba ESIko Jasangarritasun Batzordea














