AUO Txagorritxun ur beroaren hornidura etetea
Instalazioak konpondu eta hobetzeko lanak direla eta, ur beroaren hornidura eten egingo da ekainaren 5etik, osteguna, 11:30etik, ekainaren 6ra, ostirala, 6:30ak arte
Instalazioak konpontzeko eta hobetzeko egiten ari diren obrak direla eta, ur beroaren hornidura eten egin beharko da ekainaren 5ean, osteguna, 11:30etatik ostiralaren 6:30era. Mozketa horrek AUO Txagorritxuko eraikin nagusi osoari eragingo dio. Zerbitzu Orokorren eraikinari ez dio eragingo, eta ur hotzaren hornidura une oro egongo da martxan.
Garrantzitsua da pazienteei informazioa ematea, ura moztu aurretik higiene pertsonala egin dezaten. Aldi horretan pazienteren baten higienea egin behar bada, oheratuta dauden pazienteekin erabili ohi diren erabili eta botatzeko eskuzorroaz baliatu zaitezkete.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Medikuntza Prebentiboko Zerbitzua














