Osasun Sailak 2025eko Bero Plana aktibatu du tenperatura handiek herritarrengan dituzten ondorioak prebenitzeko
Aldaketa termikoek ez diete berdin eragiten biztanle guztiei. Adin txikikoak, adinekoak, haurdun dauden emakumeak eta gaixotasun kronikoak dituztenak bereziki kalteberak dira beroarekiko, eta babes handiagoa behar dute
Osasun Sailak, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren bitartez, 2025eko Bero Plana aurkeztu du. Irailaren 30era arte garatuko da, eta helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen inpaktua prebenitzea eta murriztea urteko hilabete beroenetan, bereziki egoera ahulenean dauden kolektiboei dagokienez.














