AUOko Donazio eta Transplante Taldearen esker ona
AUOko Donazio eta Transplante Taldetik urte hauetan guztietan donazio-prozesuan parte hartu duten profesional guztiei esker ona eman nahi diegu, eta bereziki, azken urte honetan, non lan bikainia egin den bai kopuruari bai kalitateari begira.
Asko dira zeregin honetan inplikatu diren pertsonak: balizko emaileak aurkitzen dituzten adituak, mantenimenduaz eta diagnostikoez arduratzen diren profesionalak, familiakoengandik hurbil dauden lankideak, ebakuntza-ekipoetakoak, organoak lekuz aldatzeko ardura duten profesionalak…, zeladoreak, erizainak, laguntzaileak eta medikuak.
Pasa den urteko arrakastan parte hartu duzuen langile sanitario eta ez-sanitario guztioi: ESKERRIK ASKO.
2016an donazio-tasa 65 emaile izan ditu milioi biztanle bakoitzeko, alegia, Estatuko batazbestekoaz gain, eta milioi biztanle bakoitzeko 43 emaile dituena.
Arabako lurraldean zenbaki horietatik gora gaude Debagoiena barne 400.000 biztanle dituen eremuan. AUO neurokritikoen erreferentzia zentroa denez gero, 72 emaile izaten dira milioi biztanle bakoitzeko.
Tasa hori beti aztertu behar da bilakaerari begira, hau da, 5 urtera aztertu behar dira joera bete-betean asmatzeko. Horren harira, azken 5 urteotan ez ezik, 2000 urtetik gaurdaino ere, milioi biztanle bakoitzeko 40tik gorako batazbesteko tasa lortu du Euskadik. Aipatutako lorpenak lehentasunezko lekua ematen digu Europako nahiz Munduko mailak aintzat hartuta.
Eskerrik asko!
Esther Corral
Arabako Transplanteen Koordinatzailea













