Aurretiazko Borondateen dokumentuak kontsultatzea

Osabide Global-en aldaketak egin dira Aurretiazko Borondateen dokumentuak kontsultatzeko
Dokumentua erregistratuta duten pertsona guztiak tick berde batekin agertzen dira. Dagoeneko ez da beharrezkoa langilearen identifikazio-txartela erabiltzea, ezta bitarteko pantailetatik pasatzea ere.
Sarbide hori erizainei ere emateko zain dago.













